Orientazio Mintegia laguntza tresna bat da, eskolako egunerokotasunean integratuta dagoena eta ikaslearen heziketa integrala bermatzeko aurrera eramaten diren ekintzekin bat datorrena. Eta bide batez, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat ikasketa prozesuaren egokitzapena gauzatzen lagunduko du, eskolaren aniztasuna gizartearen aniztasunaren lagina besterik ez delako.
Ondorioz, tutoretza eta orientazio ekintzak bultzatzea eta koordinatzea da Orientazio Mintegiaren xedeetako bat, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten hainbat sektoreak aholkatuz. Hezkuntza komunitate osoaren zerbitzura egon nahi du orientazio akademiko-profesionalak heziketa doitu eta integral baterako bidea izanik, IKASLE GUZTIAK pertsona arduratsu, kritiko eta konprometitu bat izatea lortzea Ikastetxeko Berezko Izaeraren adierazgarri delako.
Orientazio Mintegiaren eginkizunak:
- - PREMIEN DETEKZIOA: Denok era ezberdinean ikasten dugulako eta ezinbestekoa da jakitea nondik abiatzen den ikasle bakoitza.
- - BALIABIDEEN BILAKAERA: Ikasle bakoitzari egokitzen lagundu diezaiekegun material eta metodologia ezberdinak daude eta hauek aurkitzea izango da gure ardura.
- - BANAN-BANAKAKO ARRETA: Bai laguntza gelatik eta baita orientazio bulegotik kasu bakoitzean behar den errefortzua emanez.
- - JARRAIPENA: Bai irakasleei eta baita familiei aholkua ematen diegu eta beharrezkoak diren errefortzuak eskaintzen dizkiogu.
- - ORIENTAZIO AKADEMIKOA: Bereziki Bigarren Hezkuntzan.
- - BESTE PROFESIONALEKIN KOORDINAZIOA: Elkarlana eta estrategiak elkarbanatzea oso garrantzitsua dela ulertzen dugulako.
- - BIZIKIDETZAREN HOBEKUNTZA: ADOS Bizikidetza Positiboaren Plan-a egiten eta aurrera eramaten lagunduz.
Orientazio Taldea:
- Natalia Aguirre: PT (Pedagogia Terapeutikoa Irakaslea)
- Enara Zarra: PT (Pedagogia Terapeutikoa Irakaslea)
- Maite Gascón: Orientatzailea