Haur Hezkuntza 3-6 urte

Mundu berri bat begi aurrean

Jesuitinas Donostia ikastetxea IB zentro bat da, hau da, 0 eta 18 urte bitarteko Nazioarteko Batxilergoa® irakasten duen ikastetxea gara: Lehen Hezkuntzako Programarako (PEP, 3-12 urte) zentro eskatzailea eta Diploma Programa (DP, 16-18 urte) indarrean dugu*.

IB Munduko Ikastetxeek Jesuitinasen printzipioekin bat datorren filosofia partekatzen dute, bai irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ikuspegietan, ikasleen profiletan, gizarteari zerbitzuan, mundu hobeago baten aldeko konpromisoan, nazioarteko hezkuntza zorrotzean eta kalitatean.

Etapa honetan, haurrak beraien gorputza ezagutzen eta ingurua esperimentatzen hasten dira, autonomia irabazten dute, beste haurrekin erlazionatzen hasten dira,... Jolasa da sortzen diren behar berri guzti horiei erantzunik egokiena emateko eta ikaskuntza prozesuari laguntzeko aukera egokiena.

Aipatutakoaz gain, garrantzitsua da hizkuntzaren jabetza eta arlo sozial, garapen kognitibo eta motriza, oreka pertsonala, emozioen adierazpena, esperimentazioa,... Horrez gain, eskola eta familiaren arlo sozial eta fisikoan dauden mugak aurkituko dituzte.

* IB Erakundeak baimendutako ikastetxeek soilik eskaini dezakete.

Proposamen pedagogikoa

Gure proposamen pedagogikoa, Askotariko Adimentan oinarritua dago (proiektuen bidezko ikaskuntza, adimen emozionalaren lanketa, entusiasMAT, estimulazioa...), hau da gure egunerokoaren ardatza. Baloreak eta ezagutza eskutik helduta doaz, ikaslea, adimen guztietatik estimulatzeko eta pertsona autonomo, konprometitu eta sortzaile moduan hezteko.

Horrez gain, gure metodologiaren bilakaerak ikasle bakoitza bere ikaskuntza-unean lagunduz Ikaskuntza Transdisziplinarrera eraman gaitu.

Estimulazio

Estimulazio goiztiarra, jolas eta ariketa fisiko multzoa da eta haurraren garapenean momentu bakoitza aprobetxatzea du helburu, bere abilezia eta trebetasun guztiak indartuz. Garapen sentsorial eta motorean errazten du, horrela egituraketa neuronalean lagunduz.

Ikaskuntza Transdisziplinarra

Ikaskuntza Transdisziplinarraren bidez pertsonen, gertaeren, irudien, irudikapenen, ezagutza- eta ekintza-eremuen artean loturak ezar daitezke, eta gure bizitza osoan ikasteko irrika garatu.

Informazio gehiago.

Adimen emozionala

Garrantzi handia ematen diogu emozioak ezagutu, hauteman eta erregulatzeari. Horregatik, egunerokotasunean lantzen ditugu, gelan giro atsegina eta elkarbizitza positiboa lortzeko.

Askotariko adimenak

Howard Gardner-en ikerkuntzak 9 adimen mota identifikatu zituen: adimen linguistikoa, logiko- matematikoa, ikus- espaziala, naturalista, intrapertsonala, interpertsonala, musikala, espirituala eta gorputz- zinestesikoa.

Haurrak txikiak direnetik eta betiere gure ikasleagoaren aniztasuna errespetatuz, adimen bakoitza lantzen dugu, guztien garapena ziurtatuz.

Adimen anitzei buruzko informazio gehiago.

Atelier

Atelier izeneko tailerraren bitartez, gure haurrek artea eta sormena garatuko dute esku lanen eta ekintza sentsorial bidez.

EntusiasMAT

Proiektu didaktiko- pedagogiko bat da eta matematika modu atsegin, ludiko (entretenigarri) eta manipulatzaile batean lantzeko aukera ematen du.

 

Haurraren lehenengo urteak oinarrizkoak dira bere pertsona garatzeko. Eskolak eta familia inguruneak osatzen dute bere errealitatea. Horregatik, arreta berezia jartzen diogu eskola- familia erlazioei, etapa hasiera positiboa izan dadin guztientzat, baina batez ere, haurrarentzat.

Eleaniztasuna

Eleaniztasuna

Ikasleek oinarri linguistiko sendoa izan behar dute eskola amaitzerako Euskara, Gaztelania eta Ingeles maila altua izan dezaten. Etapa honetan hori dugu egitasmo handietako bat.

Euskara da etapa honetan hizkuntza nagusia.

2 urterekin hasten gara Ingelesa lantzen.

[ ikusi: Hizkuntza Proiektua ]

IKTak

IKTak

Gelaren digitalizazio prozesu batean sartzen hasten gara; horretarako, proiektoreak eta arbel digitalak erabiltzen ditugu.

[ ikusi: Proiektu Teknologikoa]

Orientación

Orientazioa

Ikastetxeak Orientazio Mintegia du, eta horren eginkizuna ikasleen prestakuntza integrala bermatzea eta guztien ikaskuntza-prozesuak egokitzea da.

[ ikusi: Orientazio Saila]

Instalazioak

Haur hezkuntzako haurrak beren instalazio propioak dituzte: jangela, psikomotrizitate gela, parkea,... baita deskantsatu eta etxean bezala sentitzeko beraien gelak. Horrez gain, eskolako espazioak erabil ditzakete: areto nagusia, polikiroldegia, basoa, baratzea, kapila,... Modu honetan, espazio anitz asko dituzten haurrek esperimentatu, gozatu eta jolastuz ikasteko.

[ ikusi: Instalazioak ]
Uniformeak

Uniformeak

Ikastetxeak, Jesuitinen nortasunaren eta historiaren parte diren uniformeak ditu.

Jangela

Jangela

Ikastetxean gure sukaldari eta sukaldea ditugu, eta jangelan zerbitzatzen den janaria bertan egina da. Elikadura anitza eta osasungarria dugu. Ikasleen alergiak eta intolerantziak kontuan hartuz, ikasle bakoitzaren beharrizanetara moldatzen dira menuak.

[ ikusi: Jangela Zerbitzua ]

Transporte

Garraioa

Donostiako eta Lasarteko, Usurbilgo eta Hernaniko zonaldea hartzen duen autobus zerbitzu batez gain, ikastetxera autoz datozen haur Hezkuntzako (3, 4 eta 5 urte) doako zerbitzua eskaintzen dugu, gurasoek ibilgailutik jaitsi beharrik izan gabe.

[ ikusi: Garraio Zerbitzua ]

Extraescolares

Eskolaz Kanpoko Jarduerak

Eskolaz kanpoko jardueretan ere kontuan hartzen ditugu Adimen Anizkunen garapena, denen artean adimen guztiak lan daitezen ahaleginduz. Indibidualak eta kolektiboak taldean bizi dira, Bizikidetza Positiboa lan eginez.
[ ikusi: Eskolaz Kanpoko Jardueren Zerbitzua ]

Madrugadores

Haur Txoko

HAUR TXOKO-a ikastetxeak eskaintzen duen zerbitzua da, familiei familia eta lanbide bizitza uztartzen laguntzeko. Haurrek giro ludiko eta atseginean pasatzen dute denbora hori.

Zerbitzua 7: 30ean hasiko da.

[ ikusi: Haur Txoko Zerbitzua ]

Ziurtagiriak

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.