Barnekotasuna landuz eta garatuz, elkarbizitzatik topaketara ematen dugu urratsa, eta horrela, gure bizipenak pertsonalizatzen ikasten dugu. Bestearekin eta besteekin topaketa ematen denean gainerako pertsonekiko eta munduarekiko konpromezua hartzen dugu.
Izan ere, barnekotasunetik bizi bagara besteen alderdirik onenarekin jartzen gara harremanetan. Harreman horrek eraldatzeko konpromezua sortzen du, gu geu eta gure ondokoa eraldatzen gaituen konpromezua da.
Horretarako, zenbait ditugu ibilbide garatzen ditugu:
- Elkarbizitza ibilbidea: gainerakoekin harremana oso garrantzutsua da, eta horregatik kontuan hartzen saiatzen gara.
- Konpromezu ibilbidea: konpromezua, bere osotasunean, praktikan jartzeko aukera asko eskaintzen ditugu, eskola esparruan eta baita eskola orduetatik kanpo ere.
- Barnekotasun ibilbidea: geure buruarekin harremanetan jartzeko momentuak eta aukerak eskaintzen ditugu, geure buruari galderak egiteko, bilatzeko, geure mundu emozionalarekin konektatzeko…