Xedea
Jesuitinas Hezkuntza Fundazioaren Nuestra Serñoa de Aranzazu Ikastetxea (Jesusen Alaben obra apostolikoa) ikastetxe kristaua da, haur, lehen eta bigarren hezkuntzan itundua, eleanitza eta euskal gizartean txertatua.
Gure zentroa pertsona guztientzat zabalik dago, arraza, kultura, gizarte-egoera, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik bereizketarik egin gabe.
Gure estiloaren ezaugarria ikasleei arreta pertsonalizatua ematea da, dibertsitate osoan, ikasle bakoitzaren behar espezifikoak hezkuntza-komunitateko kide guztien (ikasleak, hezitzaileak, familiak, AZP) arteko harreman positiboak errazten dituen giro batean estaliz.
Gure helburu nagusia pertsona ororen garapena da, nork bere buruaz eta inguruneaz hausnartzen laguntzen duten uneak bultzatuz, pertsona autonomoa, askea, sortzailea, arduratsua, trebea eta balio kristauetan hazia izan dadin, gizartearekin konprometitua, etengabe aldatzen ari dena.
Ikastetxeko langileak pertsona arduratsuak dira, gogotsuak, etengabeko prestakuntzan daudenak eta hezkuntza-lanean konprometituak, etorkizunera irekiak, eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte, jakitun baitira ikasleak izan behar duela beti hezkuntza-erabaki ororen erdigunea.
Ikuspegia
- Ikastetxe erabat inklusiboa izatea, ikasle bakoitzari bere beharren arabera arreta indibidualizatua eman ahal izateko.
- Eleaniztasunaren aldeko apustu garbia egiten duen ikastetxea izatea.
- Nazioarteko ikuspegia duen zentroa izatea, eta, aldi berean, gure auzoan, Aieten eta gure hirian, Donostian, errotuta egotea.
- Ikastetxearen ardatz nagusia balioak transmititzea izatea, gure ikasleen garapen integrala lortzeko.
- Elkarbizitzaren oinarri den adimen emozionalari garrantzi berezia ematen dion ikastetxea izatea, eta ikastetxeko positiboa izatea.
- Ikastetxe kristaua izatea, Nazioarteko Batxilergoa duena, eta, horrela, 0 eta 18 urte bitarteko hezkuntza-eskaintza osatzea.
Baloreak
- Apaltasun eta hurbiltasuna: hezkuntza komunitatea osatzen dugunon harrera eta elkarretaratzea posible eginez.
- Justizia eta solidaritatea: Gure gizartean eta errealitate hurbilean dauden bidegabekerien aurrean, izaera kritikoz jarduteko konpromezua garatuz.
- Elkarbizitza eta Bakea: Indarkeria eta lehiakortasuna gaitzetsiz, autonomia pertsonala eta bestearen onarpena garatuz, eta guztiontzat askatasun giroa bermatu.
- Erantzukizuna: norberaren esfortzuaren bitartez eta norbere ekintzen ardura geuregain hartuz, lana ondo egitea ahalbidetzen du.
- Aniztasuna: bereizketa edo zatiketarik eragin gabeko jarrerak eraikiz, elkar ulertuz eta elkarrekin aberastuz, elkarri lagunduz eta barkatuz, fedea partekatuz eta ospatuz.
- Alaitasuna: Jarrera baikorren bitartez, ikasketa eta lana eraginkorra izateaz gain, atsegina ere izango da.
- Sormena: zerbait berria sortzeko gaitasuna, gertatzen diren egoera eta arazoei erantzun berri eta originalak ematekoa, etengabe aldatzen ari den errealitateari erantzutekoa.
- Malgutasuna: aldaketetara egokitzen laguntzen digu, egoeraren arabera. Gure helburua pertsonei hazten laguntzea da, eta horrek ondo definitutako irizpideak eta helburuak eskatzen ditu, ulermena eta irmotasuna aldi berean, malgutasunaren eta jarrera irmoaren arteko oreka zaila baina beharrezkoa, leuntasunaren eta eskakizunaren artekoa.