Proposamen pedagogikoa
Ikasketa kooperatiboak, proiektuak, PBL-ak (Project Based Learning eta Problem Based Learning), paletak, pentsamendu errutinak eta trebeziak, EntusiasMAT programa eta orokorrean, Askotariko Adimenetan oinarritutako metodologia da etapa honetako ikaskuntza prozesuaren oinarria.
Horrez gain, gure metodologiaren bilakaerak ikasle bakoitza bere ikaskuntza-unean lagunduz Ikaskuntza Transdisziplinarrera eraman gaitu.
Askotariko Adimenak
Howard Gardner-en Askotariko Adimenen teorian oinarrituz, 9 adimen mota identifikatzen dira: adimen linguistikoa, logiko- matematikoa, ikus- espaziala, naturalista, intrapertsonala, interpertsonala, musikala, espirituala eta gorputz- zinestesikoa. Ikasleen aniztasuna kontuan hartuta eta ekintza desberdinen bidez, adimen bakoitza landu eta garatu nahi da.
Adimen anitzei buruzko informazio gehiago.
Ikaskuntza Transdisciplinarra
Ikaskuntza Transdisziplinarraren bidez pertsonen, gertaeren, irudien, irudikapenen, ezagutza- eta ekintza-eremuen artean loturak ezar daitezke, eta gure bizitza osoan ikasteko irrika garatu.
Informazio gehiago.
Proiektuetan, PBL-etan, paletetan,.... oinarritutako ikaskuntza
Bakoitzaren bizipenak eta gerturatzen gaituen ingurua oinarritzat hartuz, ezagutzak eta konpetentziak barneratzeko metodologiak dira. Horiekin, ikasleek oinarrizko ezagutzak eta konpetentziak barneratuko dituzte.
Emandako egoera edo arazo bati konponbidea bilatzeko, ikasleak modu autonomo eta arduratsuan jokatzea nahi dugu. Era berean, eginbeharrak planifikatzeko, egituratzeko eta burutzeko gaitasuna garatzea du helburu lanerako metodologia honek. Irakasleok gidari izango gara prozesu honetan guztian ikasketa esanguratsua izan dadin.
Ikasketa Kooperatiboa
Esperientzia soziala eta akademikoa dira ikasketa kooperatiboaren oinarria. Ikasleek informazioa trukatzen dute elkarrena artean, eta euren eginahalak baldintzatuko du ikasketa.
Ikasleak euren kabuz ikas dezaten bultzatuko ditugu eta, era berean, euren ikaskideek ere lorpenetan inplikatzea nahi dugu.
Ikaskuntza kooperatiboari buruzko informazio gehiago.
Pentsamenduaren Kultura eta Errutinak
Dinamika hauek, kasleei egoki pentsatzen irakasten diete, baita pentsamendua sortzen, arrazoitzen eta hausnartzen ere.