Instalazioak

Ingurune pribilegiatuan

Donostiako Jesuitinas ikastetxea Aiete auzoan kokatuta dago. Bertatik, hiriaren bista panoramiko ederra dugu. 1966 urtean eraiki zen ikastetxearen lehen eraikina, eta urteak pasa ahala, Bigarren Hezkuntzarentzat propio egindako eraikuntza gehitu genuen.

Barneko Instalazioak

Bi pabiloi ditu ikastetxeak, bata Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat egina, eta bigarrena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako. Lehen eraikinean, Haur Hezkutzako ikaslerik txikienen gelak beheko solairuan daude kokatuta, eta zuzenean sartu eta ateratzen dira parkera. Era berean, euren jangela horren gertu izanik ikasleak aise mugitzen dira batetik bestera.
Leku hauez guztiez gain, ikasleek kapera, ekitaldietarako aretoa eta gimnasioa dituzte.

  • Haurren Gelak

    Euren beharretara egokitutako gelak dira, teknologia berriez hornituta daude eta euren zentzumenak estimulatzeko egoki prestatuta daude. Espazio zabalak dituzte eta ikasleek aske mugituz ikasten dute.

  • Haurren Jangela

    Gure txikienen ikasketan, gune garrantzitsua da jangela. Horregatik, espazio egokitu eta atsegina eskaini nahi diegu. Bertan, gure sukaldariak egindako janaria zerbitzatzen diegu eta adin eta ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da menua.

  • Psikomotrizitate Gela

    Estimulazio Goiztiarra lantzeko gela da, eta bertan, gorputz adierazpena lantzeko ariketak egiten dira.

  • Lehen Hezkuntzako Gelak

    Kooperatiboan lan egiteko taldeka jarrita daude gelan. Bertan, berrikuntza teknologikoen laguntzaz ikasten dute.

  • Jangela

    Ikastetxean sukaldea eta sukaldaria dugu, eta hemen zerbitzatzen dugun janaria bertan egindakoa da.

    Bertan, 4 eta 16 urte bitarteko ikasleek bazkaltzen dute.

  • Gainerako Gelak

    Euren erreferentziazko gelez gain, ikasleek laguntza gelak, ekitaldietarako aretoa, gimnasioa, gela balioanitza eta liburutegia dute.

  • Dbhko Gelak

    Teknologia berrienekin hornitutako gelak dira eta adin honetako ikasleen beharretara egokituta daude. Erreferentzia geletan ikasten dute nagusiki, baina etapa honetan gela batetik bestera maiztasun handiz mugitzen dira.

  • Gainerako Gelak

    Hezkuntza eskaintza anitza dugu, horregatik, eta behar guztiak asetzeko asmoz, eraikinak  laborategia, teknologia tailerra, ikasketa gela eta gela balioanitza ditu.

  • Ikus-entzunezko Gela

    Tailerrak egiten ditugu bertan, baita hitzaldi eta formakuntzak jaso ere. Horrez gain, ikusentzunezko emanaldiak izaten dira aldian behin.

Kanpoaldeko Instalazioak

Ikastetxe baten barnealdea zaintzea bezain garrantzitsua da kanpoaldean espazio zabalak eta zainduak izatea. Bertan jolastu eta kirola praktikatzen dute ikasleek, eta era berean, ikasle, irakasle eta familiek partekatzen duten espazio libreak dira.

  • Kirol Gunea Espazio Irekian

    Futbol, saskibaloi eta eskubaloi zelaiak ditu ikastetxeak kirola praktikatu eta jolasean aritzeko. Ikasleek, halaber, ingurugiroaz gozatzen dute belardi eta arboladietan.

  • Estalitako Kirol Gunea

    Askotariko kirol ekintzak burutzen ditugu bertan, baita ekitaldi eta festak ere.

  • Haurren Parkea

    Berritu berria den parkea 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat egokitua dago. Bertan, modu seguruan gozatzen dute gure txikiek.

  • Urmaela

    Ikastetxearen leku ezagun eta deigarrienetako bat da. Putzuaren, uraren lasaitasunaz gozatzen dute bertan gure ikasleek.

  • Basoa

    Kirol gunearen atzealdean dagoen arboladia da. Bertan dago ikastetxeko baratzea, eta bertan aritzen dira ikasleak inguruneak eskaintzen digun oroz ikasten eta gozatzen.

  • Terrazak

    Ikastetxeak terraza eta korridore luzeak eta altuak ditu. Bertatik, itsasoa eta hiria ikusten dugu. Eguraldi ona egitean duenean ekintza desberdinak burutzen ditugu bertan.

Etorri Ikustera!

Gune horiek guztiak ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu, jada ikasle eta familia guztiek disfrutatzen duten beste asko ere.
Hitzordua hartu eta pertsonalki erakutsiko dizugu.

943 212 307 info@jesuitinasdonostia.eus

Ziurtagiriak

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.