Jubileu Urtea

BERRI ON bat jakinarazi nahi dizuegu Jesuitinen familia osoarentzat: datorren asteartean, abenduak 8, ospakizun handi bat hasiko dizango dugu, JESUSEN ALABEN JUBILEU URTEAren hasiera.

Ama Kandidak, Andoainen jaioa, 1871ko abenduaren 8an, Salamancan, beste bost emakumerekin batera, Jesusen Alaben kongregazioa sortu zuen. Hasieran oso proiektu pobrea izan arren Jesusen Alabak gaur egun 19 herrialdetan daude garai honen erronkei erantzun nahian.

Graciela Francovig-ek, egun Superiora Nagusia denak, esan dizkigun hitzak partekatzen ditugu zuekin:
“Egun, beharrezkoa da gure ospakizunaren testuinguruaz jabetzea: pandemia eta pandemia osteko garaia, gaur bizi duguna eta bizitzen jarraituko duguna. Horrek beste une historiko batean izango ez zituen ezaugarriak emango dizkio. Eta garrantzitsua da, nik uste, han Jainkoarekin topo egitea, bere mezua eta bere modua aurkitzea. Eta testuinguru horretan, gure fundatzaileak utzi digunetik, zer erantzun dezakegun elkarrekin bilatzea eta aurkitzea.
Ospatu egin nahi dugu, eskertu, festa egin... Ez du axola gauzak "perfektuak" ateratzea, bai axola du horiek bizitzeko dugun espirituak: elkar animatzea, karisma kutsatzea, animoekin batera haztea, beste behin ere esperientzia bat egitea "zenbat eta distantzia luzeagoa izan elkarrengandik, orduan eta handiagoa da bihotzen batasuna" esaten zuen Ama Kandidak.
Jai-ospakizun hau familia-giroan izatea nahi dugu, gure fundatzaileak eta hasieratik Jesusen Alabek izan zuten alaitasunarekin.

KARISMA BIZIA, BIDE PARTEKATUA da aukeratutako leloa.
Logoak kolore berde eta moreak ditu ezaugarri, espiritualtasuna eta konfiantza, sakontasuna eta itxaropena komunikatzen dituztenak.
Espiralean egindako mugimendu baten dimentsioa irudikatu nahi du diseinuak, Kongregazioaren 150 urte hauetan Espirituaren indarrak bultzatutako gorputz baten hedakortasuna.
Indar horrek bizirik eta aktibo jarraitzen du, hazten, animatzen, deitzen, bizitza berria sortzen.
Kolore berdea Karismaren aurpegi berria izan daiteke gaur egun: Ama Kandidaren Familiarena”

Familia honetako kide garenez, denok jai egingo dugu, esker onez ospatuko dugu. Jubileu Urtean (2020ko abenduaren 8a – 2021eko abenduaren 8a) hainbat unetan parte hartzeko gonbiteak izango ditugu. Gaur bi ospakizunetara gonbidateak:
- Bijilia: astelehena 7, 21:00
- Eukaristia: asteartea 8, 18:00
Biak YouTubeko kanalean: "Jesusen alabak munduan"

Berri guztien jakinaren gainean egoteko... www.150hijasdejesus.org

 

Idatzi zure iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Ziurtagiriak

En el Colegio Jesuitinas Donostia Ikastetxea utilizamos cookies propias y de terceros para asegurarnos que todo funciona correctamente. Para más información visita nuestra política de cookies. Puedes aceptar todas las cookies pulsando el botón "Aceptar" o personalizar tu elección haciendo clic en CONFIGURAR O RECHAZAR SU USO.